XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Burua astinduz galtzerdi berdeak gainontzekoekin batera eseki nituen lehor zitezen eta hurrengo egunean berehala ohartu nintzen falta zirela berriro.

Astelehenean garbitzeko zeuden umeen arropa artean bufanda berdexka ezezagun bat aurkitu nuenean, ez nintzen batere harritu.

Baina izerdi hotz bat sentitu nuen gorputzean behera.

Zerbait susmagarria ari zen gertatzen eta ni nahi izan gabe eta arrazoirik jakin gabe gertakizun haren guztiaren partaide nintzen.

Ostegunean, azkenik, gauzak hankaz gora jarri ziren.

Bazkaldu aurretik lisatu nituen pijamak, Stein andrearen armairuan utzi nahi nituen.

Armairuaren atea ireki nuen eta aho zabalik gelditu: umeen txikitako gauzen apalan tolesta-tolesta eginda praka marroiak, jertse marroia, galtzerdi berdeak eta bufanda berdexka zeuden.

Stein andrea egin nuen oihu, baina berehala ixildu nintzen.

Berak jaso izango zituen arropa haiek ganbaratik eta bere armairuan ipini!